lunes, 28 de mayo de 2012

ALBISTEA






Albistea aldizkaritzako lehenengo lana da, ez da albiste erreal bat, bakoitzak berea asmatu behar zuen. Hasieran pixkat kostatu zitzaidan ez nekielako zertaz egin eta nola egin behar zen baina gero gaia pentsatu eta gero errazago egin zitzaidan.
Ezin zen zuk nahi zenuen muduan egin, hau da irakasleak esaten zizun zenbat parrafo, argazki etab. eduki behar zituen.
Egin eta gero irakasleari entregatu behar nion, eta irakasleak zuzendu ondoren gaizki nuela ikusi nuen eta garbira pasa behar nuen, akats asko nituelako. Zuzendu ondoren berriz entregatu behar zitzaion irakasleari.
Entregatu eta berriz zuzendu ondoren ondo nuela esan zidan.



ABESLARI OSPETSU BAT DONOSTIAN ABESTUKO DU DOHAIN ANOETA ESTADIOAN.

DONOSTIAKO ANOETA FUTBOL ESTADIOAN, KONTZERTU BAT DOHAIN EMANGO DU ABESLARI OSPETSU BATEK URTE ONTAN.

2012ko Urtarrilean abeslari ospetsu bat agian abestuko du Donostiako Anoeta futboleko estadioan, kontzertu hau antolatu duena udaletxea da, eta oraindik ez dakite zein izango den abeslaria ez dutelako inorrekin hitz egin.

Esan dute abeslari bat baino gehiago etorri daitezkeela kontzertua ematera baina printzipioz bat izango dela, zaila izango delako abeslaria dohain ekartzea, kontzertua dohain izango delako. Udaletxeak abeslaria zein den jakiten duenean ez du esango zein den  eta ikusleak kontzertua hasten denean jakingo dute zein den abeslaria.

Kontzertu hau dohain izango da, ospetsu baten kontzertuak normalean asko balio dutelako eta horregatik, ordaindu ezin duten jendea sar dadin sartzeko da. Horretaz aparte kontzertuaren sarreran kutxa batzuk egongo dira sartzen den jendeak nahi duen diru kopurua bota dezan, diru hori behar duen jendearentzat bidaliko da janaria, arropa… erosi ahal izateko, ez da beharrezkoa diru ematea kontzertua dohain delako, baina eskatzen da.


















Kontzertura sartzeko kopuru  bat jarriko da ezin delako jende guztia sartu, eta pertsona batzuk egongo dira kontrolatzen zenbat jende sartzen den, gero limitera iristen direnerako, sartzen uzten ez uzteko. Horregatik hilara oso handiak egotea espero da, eta lehenego pertsonak egun bat baino gehiago bertan itxoitea ere espero da.

Anoeta futbol estadioan sartzea lortzen ez dutenentzat estadioaren kanpoaldean pantaila handi bat jarriko dute sartu ezin izan duten jendea kontzertua ikustea lortu dezaten eta kanpoaldean jende asko ikustea egotea ere espero da horregatik pentsatu dute, agian, beste pantaila handi bat jartzea.

Kontzertuaren berri gehiago laister jakingo da ordua eta noiz izango den jakiteko, ordua gutxi gora behera  22:00 aldera izango baina ez da segurua eta eguna ez dakite noiz izango den.

Itziar Lasa. 3ABC

No hay comentarios:

Publicar un comentario