domingo, 10 de junio de 2012

ERREPORTAIA

Kurtsoan zehar erreportai bat ere idatzi genuen, erreportaia ere, iritzi artikuluan esan dudan bezala duela bastante egin genuen eta usban gorde nuenez eta usba puskatu egin denez ezin izango dut blogger igo ez nuelako klaseko ordenagailuko aldizkaritzaren karpetan gorde.

Erreportaia egiteko irakasleak esaten zigun ze jarri behar genuen hasieran eta gero zerrekin jarraitu behar genuen, bestela modu orretan egiten ez bazenuen erreportaia gaizi zegoen eta berri egin behar genuen berak esaten zuen modua jarraituz. Hauek dira jarraitu behar zenituen gauzak ordenatuta: hasieran titulua jarri behar zen testua baino letra handiagoarekin, bigarrenik azpititulua jarri behar zen esan behar zen guztia laburtuz, hirugarrenik textua parrafoz ordenatuta esan behar zen eta azkenik argazki bat edo gehiago jarri behar ziren textuan.

Azkenik egin eta gero lan guztiak bezala irakasleari entregatu behar zitzaion eta berak zuzendu, nota bat jarri eta gero berriz zuri ematen zizun erreportaia zuzentzeko.

sábado, 9 de junio de 2012

IRITZI ARTIKULUA

Iritzi artikulua tratu txarrei buruz egin nuen, nire iritzia eman behar nuen gai honi buruz eta informazioa ere jarri behar nuen. Informazioa interneteko web orrialde batean aurkitu nuen, definizioa etab. jarri nuen eta gero nire iritzia jarri nuen. Nire iritzia hori egitea oso gaizki zegoela jarri nuen. Tratu txarrak jasotzen dituen pertsona emakumeak direla jartzen zuen, baina gizonak ere jasotzen dituztela eta tratu txarrak bi motakoak izan daitezkeela ere jartzen zuen, hau da, fisikoa pertsona batek beste bati jotzea dela eta psikikoa, irainak etab esatea dela.


iritzi artikulua duela bastante egin genuen eta egin eta gero irakasleak zuen usban gorde eta berari zuzentzeko eman nion, zuzendu eta gero, nituen akats guztiak zuzendu nituen eta berri gorde usban gorde nuen eta ez nuen klaseko ordenagailuko karpetan gorde. Irakasleak gure lan hau bloggera igotzeko esan zigun, baina usba puskatu egin zenez ezin izango det iritzi artikulua bloggera igo.



POWER POINTA

Power point hau, Europa eta Europarrei buruz doa, zenbat biztanle dauden, ze herrialde europar batasunean eta zenbat ez daudenak... beste sarreretan esan dudan bezala konkurtsorako beste lan bat da eta bi taldeek egin genuen power point bat talde bakoitzak bat. Talde guztiaren hartean egin genuen lan hau, banaka edo binakako taldeetan jarri ginen bakoitzak gauza bat aurkitzeko.Lau gai zeuden horri buruz informazioa aurkitzeko eta gaiak hauek ziren: Europako batasunaren sorrerako etapa nagusiak, Europako biztanleria, zaharrek gizarteari egiten dizkioten ekarpenak, eta etorkizunerako perspektibak. Niri etorkizunerako perspektibak gaiari buruz aurkitu behar nuen. Power pointaren gai guztiak aurkitu eta gero, gure taldeko pertsona batzuk arduratzen ziren gai guztiak elkartzen eta power pointa bukatzen.

miércoles, 6 de junio de 2012

IRAGARKIA

Iragarkian, bakoitzak iragarki bat asmatu behar genuen eta hirugarren adinerako jarduerei buruz asmatu behar zen, guk lau pertsonen hartean egin genuen Eider, Maria, Mireia eta ni eta Bakoitzak gauza bat esan behar zuen.


Iragarki hau Ondarreta hondartzan egin genuen, asko kostatu zitzaigun baina azkenean nahiko ondo atera zitzaigun. Gero hurrengo aldizkaritza klasera eraman genuen iragarkia eta han editatzen hasi ginen, gauza asko gaizki zeuden eta moztu egin genituen, orduan moztu eta elkartu genituen, gero hasieran eta bukaeran ere gauza batzuk idatzi genituen eta azkenean bukatu genuen eta nahiko ondo atera zitzaigun, baina ez da oso ondo bideoa ikusten kamara mobilekoa zelako eta ez delako kamara ona. Azkenean guk uste geneuena baino bideo luzeagoa da.


Bideoak mozteko eta editatzeko erabili dugun programa movie maker programa zen, eta nire ustez oso ondo zegoen programa horrekin mozten, bideoak gauzak jarri etab. egin daitekelako eta programa hori erbiltzen bideotan editatzen ikasten delako.

ELKARRIZKETA


Elkarrizketa hau, nire aitari egin nion, iñaki lasa. Hasieran hirugarren adineko pertsona bati egin behar genion baina batzuk ezin zutenez hirugarren adinerako pertsona bati elkarrizketa egin, irakasleari esan eta azkenean elkarrizketa nahi genuenari egiteko esan zigun. Azkenean nik nere aitari egin nion eta elkarrizketaren gaia da, ea noizbaiten kanpora bizitzera joan den, egun batzuk edo hilabete batzuk bizitzen egon den leku guztiak kontatu zizkidan. Elkarrizketa nire etxeko sukaldean egin nuen mobilaren kamararekin.
Gero klasera eraman eta han editatu nuen, zati batzuk moztu nituen eta hasieran. nori egin nion jarri nuen eta bukaeran eskerrikasko jarri nuen, elkarrizketa egin zuenari, nire aitari, eskerrak ematen.
Elkarrizketa hau ere hirugarren adinerako pertsona bati egiten bagenion konkurtsora bidali beharko genuen baina azkenean ez genuen bidali.



KARTELA



Lan hau kartel bat da, eta egin behar izan genuen irakasleak esan zuelako kartel bat egin behar genuela hirugarren adinekoentzat. Bakoitzak gauza bati buruz egin genuen baina hirugarren adinerako jarduera bati buruz egin behar zen, nik kontzertuak dohainik egitea pentsatu nuen baina adibidez beste batzuk hirugarren adinerako udalekuak... egitea pentsatu zuten.

Kartel hau egiteko programa berezi bat erabili nuen letrak etab. beste kolore batean eta desberdinak erabiltzeko eta hori lortzen duen programa fotowall izena du. Fotowall programarekin argazkiak beste azgazki baten gainean eta gauza gehiago jarri daitezke baina nire ustez argazki batekin nahikoa zen eta bakarra jarri nuen. Kartelean, ikusten den bezala informatzeko nahikoa den informazioa eta animatzeko lerro bat jarri nuen. Lan hau egin eta gero irakasleari entregatu eta berak nota jarri zuen.






BALIABIDE ZERRENDA



Hau baliabide zerrenda bat da, baliabide zerrenda hau egin genuen power pointa egin eta gero jendeak gauzak nun aurkitu genituen ikusi ahal izateko. Power pointa, baliabide zerrenda etab. talde osoaren artea egin genuen, hau da, taldean zeuden hamar pertsonen hartean. Power pointean hirugarren adinari buruz hitz egiten dugu, hasieran lan hoti igo behar genuen baina gero konturatu ginen ezin zela, eta orduan irakasleak baliabide zerrenda bakarrik igotzeko esan zigun.  Internetetik aurkitu genuen dena, eta aurkitu genituen orri guztiak erderaz zeuden. Power pointa euskaraz egin behar genuenez, dena euskararaz itzuli behar izan genuen. Lan asko egin izan behar genuen, itzultzea oso zaila zelako baina azkenean egitea lortu genuen. Power pointa, baliabide zerrenda etab. berez hirugarren adinari buruz egiten zen konkurtso baterako zen baina denbora eman ez zigunez blogga egin eta igotezea pentsatu genuen.



"Zahartze Aktiboa eta Belaunaldi arteko Elkartasunaren Europar Urtea"-ren inguruko BALIABIDE ZERRENDA




            Belaunaldien arteko elkartasuna sustatzen duten eta etengabeko heziketa bermatzen duten erakundeen link-ak:







ximon iker pablo beñat peru mireia itziar maria eider mariabelen










lunes, 28 de mayo de 2012

INKESTA



Inkesta hau, Mireia Beramendik, Maria Mujikak, Eider Zabalak  eta Itziar Lasak egindakoa da.
Kurtsoaren hirugarren lana da. Inkestaren gaia pentsatu ondoren gelaz gela joan behar ginen inkesta egiteko prest zeuden pertsonen bila.
Jende asko atera nahi zuen baina  gela bakoitzeko bi pertsona bakarrik atera zezaketen.
Bi gela hautatu genituen 3.E eta 3.F eta lehen esan dudan bezala gela bakoitzetik bi pertsona aukeratu genituen.
Maria de la Peña, Nahia Tolosa, Nico Crespo eta Ane Bengoa atera ziren. Klase orduan egin genuen inkesta hau eta ikasle hauek ateratzeko zaila izan genuen irakasleak klase orduan izanda hasieran ez zuten uzten, baina azkenean ateratzea lortu genituen.

Ikasle hauei galderak egin eta gero konturatu ginen laurak ia galdera guztietan ados zeudela.
Lan hau egin eta gero irakasleari eman eta berak zuzendu zuen.



Inkesta


Inkesta hau erantzun dutenak hauek dira: Maria de la Peña 3E, Nahia Tolosa 3E, Ane Bengoa 3F eta Nico Crespo 3F.

  1. Ondo iruditzen zaizue adin gabekoek edatea?
    a) Bai %50 b) Ez %50
  2. Eta beraiei alkohola saltzea?
    a) Bai b) Ez %100
  3. Zure gurasoek harrapatuko balizue zer egingo zenuketen?
    a) Korrika aterako nintzake b) alkohola ezkutatuko nuke %75
    c) Beste aukera bat %25
  4. Poliziek harrapatuko balizue zer egingo zenuke?
    a) Korrika aterako nintzake %50 b) Gurasoei ez deitzeko esango nieke eta botilak emango nizkieke %50 c) Beste aukera bat
  5. Zure adineko seme- alaba bat edukiko bazenu eta alkoholarekin harrapatuko bazenu zer egingo zenuke?
    a) Zigortu egingo nuke %50 b) Kontuz ibiltzeko esango nioke %50
    c) Beste aukera bat
  6. Zure lagun bat gehiegi edaten arituko balitz zer egingo zenuke?
    a) Alkohola kendu nioke b) Kontuz ibiltzeko esango nioke %100 c)ez nioke ezer esango
                                                     Nahia Tolosa 3.E
                                                   Maria de la Peña 3.E
                                                     Nico Crespo 3.F
      
                                                    Ane Bengoa 3.F

ALBISTEA






Albistea aldizkaritzako lehenengo lana da, ez da albiste erreal bat, bakoitzak berea asmatu behar zuen. Hasieran pixkat kostatu zitzaidan ez nekielako zertaz egin eta nola egin behar zen baina gero gaia pentsatu eta gero errazago egin zitzaidan.
Ezin zen zuk nahi zenuen muduan egin, hau da irakasleak esaten zizun zenbat parrafo, argazki etab. eduki behar zituen.
Egin eta gero irakasleari entregatu behar nion, eta irakasleak zuzendu ondoren gaizki nuela ikusi nuen eta garbira pasa behar nuen, akats asko nituelako. Zuzendu ondoren berriz entregatu behar zitzaion irakasleari.
Entregatu eta berriz zuzendu ondoren ondo nuela esan zidan.



ABESLARI OSPETSU BAT DONOSTIAN ABESTUKO DU DOHAIN ANOETA ESTADIOAN.

DONOSTIAKO ANOETA FUTBOL ESTADIOAN, KONTZERTU BAT DOHAIN EMANGO DU ABESLARI OSPETSU BATEK URTE ONTAN.

2012ko Urtarrilean abeslari ospetsu bat agian abestuko du Donostiako Anoeta futboleko estadioan, kontzertu hau antolatu duena udaletxea da, eta oraindik ez dakite zein izango den abeslaria ez dutelako inorrekin hitz egin.

Esan dute abeslari bat baino gehiago etorri daitezkeela kontzertua ematera baina printzipioz bat izango dela, zaila izango delako abeslaria dohain ekartzea, kontzertua dohain izango delako. Udaletxeak abeslaria zein den jakiten duenean ez du esango zein den  eta ikusleak kontzertua hasten denean jakingo dute zein den abeslaria.

Kontzertu hau dohain izango da, ospetsu baten kontzertuak normalean asko balio dutelako eta horregatik, ordaindu ezin duten jendea sar dadin sartzeko da. Horretaz aparte kontzertuaren sarreran kutxa batzuk egongo dira sartzen den jendeak nahi duen diru kopurua bota dezan, diru hori behar duen jendearentzat bidaliko da janaria, arropa… erosi ahal izateko, ez da beharrezkoa diru ematea kontzertua dohain delako, baina eskatzen da.


















Kontzertura sartzeko kopuru  bat jarriko da ezin delako jende guztia sartu, eta pertsona batzuk egongo dira kontrolatzen zenbat jende sartzen den, gero limitera iristen direnerako, sartzen uzten ez uzteko. Horregatik hilara oso handiak egotea espero da, eta lehenego pertsonak egun bat baino gehiago bertan itxoitea ere espero da.

Anoeta futbol estadioan sartzea lortzen ez dutenentzat estadioaren kanpoaldean pantaila handi bat jarriko dute sartu ezin izan duten jendea kontzertua ikustea lortu dezaten eta kanpoaldean jende asko ikustea egotea ere espero da horregatik pentsatu dute, agian, beste pantaila handi bat jartzea.

Kontzertuaren berri gehiago laister jakingo da ordua eta noiz izango den jakiteko, ordua gutxi gora behera  22:00 aldera izango baina ez da segurua eta eguna ez dakite noiz izango den.

Itziar Lasa. 3ABC

miércoles, 16 de mayo de 2012

Hau Itziar Lasa-k egindako blogga da. Hemen, Aldizkaritza tailerrean aurten egindako lan guztiak aurkeztuko ditut.
Hasieran, kurtsoko lehen Aldizkaritza tailerreko lehen egunetan, urtero bezala, institutuko aldizkari bat ateratzea pentsatu genuen eta bakoitzak bere idatzizko lanak egin behar zituen, albisteak, erreportaiak, inkestak eta iritzi artikuluak egin behar genituen, bakoiztak baina gero konkurtso batera presentatzeko aukera eman ziguten eta baietz esan genuen. Hamar pertsoneko  bi talde egin genituen eta power point bat, kartelak, elkarrizketak, iragarkiak eta baliabide zerrenda bat egin genituen eta lan horiek egiteko lan digitalak egin behar genituen, eta horretan hasi ginen. Egin eta gero berandu egin zitzaigun eta azkenean ezin izan genituen lanak aurkeztu orduan irakasleak blog bat egin behar genuela esan zigun eta blog honetan egongo dira kurtsoan zehar egin ditudan lanak.